LEHENENGO EDIZIOA: 2025ko AZAROA
Berritu metodo batekin, saihestu entsegua-akatsa
Sukaldaritza unibertsala da. Denok jaten dugu. Trebantzia hori abantaila garrantzitsua da sukaldaritza zientziaren arloarekin fusionatzeko. Kozinatzen baduzu, nolabait, zientzia egiten ari zara. Denborarekin, gero eta gehiago elkartu dira elikagaien zientzia eta sukaldaritza-arteak. Diziplinen arteko lankidetzaz, sinergiez eta interaktibitatez betetako espazio bat sortu du horrek. Eta hurbilketa horrek jaten dugunaren inguruan dugun ulermena aberasteaz gain, sukaldaritzan berrikuntzarako bide berriak ere irekitzen ditu.
Sukaldaritzan Metodologia Zientifikoarekin Berritzeko Ikastaroak sukaldaritzan berritzeko metodologia zientifikoa nola aplikatu ikasteko oinarriak eskaintzen dizkizu. Egituratutako eta baliozkotutako ikuspegi batekin sortzen ikasiko duzu. Ulertuko duzu funtsa ez dela zientzia tradizionala soilik, baizik eta hura nola erabili sukaldean dituzun trebetasunak eraginkortasunez ulertzeko eta hobetzeko tresna gisa.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
PROGRAMAREN HELBURUAK
Ikastaroaren helburu orokorra da sukaldaritzan sormenean eta berrikuntzan aplikatutako prozesu zientifikoaren oinarriak ezagutzea. Horrez gain, ondorengo helburuak ere izango ditu programak:
APLIKAZIO PROFESIONALAK
Badakigu aukera profesionalak ezberdinak izan daitezkeela, ikasleen kokaleku geografikoaren eta norbanakoen lehentasunen arabera; hala ere, Ikastaro honekin, parte-hartzaileek ondorengo lanpostuetan eta arloetan izan ditzakete karguak eta eginkizunak bete:
Aplikazio-esparru orokorrak:
Areagotu zure profilaren gaitasunak, eta bihur zaitez Chef Ikertzaile. Produktuen garapenean, plateren garapenean eta beste arlo batzuetan ikerkuntzako tresna metodologikoak erabiliz. Hauexek dira aplikazio-eremu batzuk:
NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA?
Sei hilabete baino gutxiagoko prestakuntza bat egiteko, ez duzu turista-bisa kudeatu beharrik, baina baliteke, zure jatorrizko herrialdearen arabera, C MOTAKO BISA (Schengen) edo Turista-bisa kudeatu beharra Espainian sartzeko.
Kontsultatu hemen turista-bisa kudeatu beharra duzun (ikusi I. eranskina).
Ikastaroan plaza erreserbatu ondoren kudea dezakezu izapide hau.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Chef, Sukaldari eta Pastrychefei zuzenduta dago Espezializazioko Ikastaro hau. Ondorengo profilei, besteak beste:
Ez duzu zure burua profil hauetan islatuta ikusi eta ikastaroa interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan (cursos@bculinary.com), ikastaroa koordinatzen duen lantaldeak zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditu, eta emango dizugu zure profilaren egokitasunari buruzko erantzuna.
PRESTAKUNTZA-PROGRAMA
1. Modulua: Zientzia eta sukaldaritza gaur egun
Zientzia sukaldera eramatea. Eta alderantziz.
2. Modulua: Ikerkuntzarako iturriak eta baliabideak
Informazioa bilatzen eta baztertzen eta haren erabilgarritasuna baloratzen ikastea. Bilaketa-irizpide egokiak ezartzea, eta ezagutzaren hierarkia eta egiazkotasuna ulertzea.
3. Modulua: Sukaldaritzari aplikatutako fisika-kimika
Sukaldaritza-prozesuen atzean, erreakzio eta elementu fisiko-kimikoak daude.
4. Modulua: Sormena eta Berrikuntza
Zer tresna erabiltzen duzu sormena sustatzeko, eta zein dira berrikuntzarako jarraitu beharreko prozesuak?
5. Modulua: Sukaldaritzako esperimentuen diseinua
Nola diseinatu eta gauzatu esperimentuak: Sormen-ideiak metodologia zientifikoa erabilita lantzea
6. Modulua: Elikaduran dituen aplikazioak
Berrikuntza sukaldaritzako aplikazioetan eta horien bitartez bistaratzea.
7. Modulua: Ikastaro amaierako proiektua
Learning by doing metodologia erabiltzen da ikastarorako; metodologia horren oinarrian dagoen ideia da ikasteko modurik onena esperientzia praktikoa eta zuzeneko ekintza erabiltzea dela. Ikuspegi honek ikasleek ezagupenak eta trebetasunak sukaldean eta esperimentazioko espazioetan parte hartuta eurenganatu ditzaten bultzatzen du, metodo zientifikoa ingurune errealetako erronkei aplikatuz. Funtsean: plater berritzaileak prestatzeko, gauzak pentsamolde zientifiko batekin ikustea, pentsatzea eta horren arabera jardutea.
Honako hauek dira programa honen ikaskuntza-prozesuak eskaintzen dituen ezaugarrietako batzuk:
Ikas ezazu Industriako Adituen eta diziplina arteko Irakasle Talde baten eskutik!
Dagokien esparruan ibilbide luzea duten profesionalengandik ikasteko aukera izango dute ikasleek, haien eragin akademiko, intelektual eta sozialagatik, zein egin dituzten ekarpen txundigarriengatik ezagunak diren profesionalengandik. Programa honek edizio bakoitzaren arabera alda daitekeen irakasle-multzo bat du, Sukaldaritzaren eta Zientzia Gastronomikoen arloetan esperientzia handia duten adituz osatuta dagoena.
Laura PérezAbad
Ikastaroaren koordinatzailea
Elikagaien industrian duen esperientzia eta ibilbide akademiko nabarmena konbinatzen ditu Laurak. Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta Nekazaritzako Kimikan egin zuen doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; arrautza eta esnearekiko elikadura-alergiak aztertu zituen bereziki CSICen egin zuen egonaldian. Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazioko irakasle koordinatzailea da, baita BCC Innovationeko ikertzailea ere; arlo horretan, elikagaien inguruko zientziak eta teknologiak gastronomian txertatzearen inguruan oinarritzen da bere lana, horrela produktu berriak eta elikadura-katean soluzio berritzaileak garatzeko.
Honako hauek dira programaren ohiko kolaboratzaileetako batzuk:
Haien aniztasunagatik nabarmentzen diren profesionalak, programa akademikoki aberasten laguntzen dutenak. Espezializazio-espektro zabala hartzen dute:
3.070 €koa da ikastaroaren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:
Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen dira:
Banku-finantzaketako aukerak:
Ikastaroa finantzatzeko hitzarmenak ditugu banketxe hauekin: Banco Sabadell, Caixa Bank eta Caja Rural. Eskatu informazio gehiago cursos@bculinary.com helbide elektronikora idatzita.
*Eskaintza hauek Espainian bizi direnentzako baliagarriak dira. Kontsultatu hautagaiaren jatorrizko herrialdean zure konfiantzazko erakundeekin finantzatzeko aukerak.
Dirua itzultzeari eta ikastaroa ezeztatzeari buruzko politika:
Kontsultatu itzulketen politikari buruzko informazio xehatua.
Kolaborazioa Fakultateko departamentuetan:
Kolaborazio kopuru mugatu bat egin ahal izango duzu Fakultateko departamentu ezberdinetan, prestakuntzarekin bateragarriak direnak eta ikasturte akademikoan zehar Fakultateko ikasleek soilik sarbidea duten BCC Students aplikazioan argitaratuko direnak. Kolaborazio horiek matrikularen kostuari aurre egiteko laguntza ekonomikoa dira, hainbat arlotan gaitasun profesionalak garatzeko aukera bat izateaz gain.
Helburu bikoitza du Basque Culinary Center-en onarpen-sistemak:
ONARPEN-PROZESUA
3 hilabetez azpiko guztizko iraupena duen prestakuntza-programa bat egiteko, kasu gehienetan ez da bisa behar izaten. Nazionalitateagatik (kontsultatu herrialdeen zerrenda) bisa beharrezkoa bada, C motako bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko. Iraupen laburreko prestakuntza-ekintza hauetarako, ikastaroan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta Espainian dagoen bitartean estaldura emango dion mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko du ikasleak.
Basque Culinary Centerrek bisa kudeatzeko beharrezkoa den ondorengo dokumentazio akademikoa emango die ikasleei: