HURRENGO EDIZIOA: 2025ko MAIATZA
Sorkuntzaren eta berrikuntzaren kontzeptuak erabiltzen hasteko eta abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetzeko ikastaroa. Ikastaroaren edukian behin eta berriro agertuko dira prozesu fisiko-kimikoak, makineria, tresna eta produktu berriak...
Egingo diren bisitaldietan, ikasleak punta-puntako sukaldaritzako azken joerak ezagutuko ditu. Estatuko jatetxerik garrantzitsuenetako I+G sailetako gonbidatuek, berriz, beren filosofia ezagutaraziko dute, sukaldaritza-proposamen pertsonal eta bereizgarriak egiteko erabiltzen dituzten printzipioak eta ikerketa-metodoak.
SUKALDARITZA TEKNIKEN EZAGUTZAN SAKONDUKO DUZU, ZENTZUMEN GUZTIAK PIZTUKO DITUZTEN ELABORAZIOAK SORTZEKO.
Sukaldaritzako ikasketak edo/eta aurretiko lan-esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago (bi urteko esperientzia lehenetsiko da).
Prestakuntza-programako edukiak lau ardatz nagusitan banatzen dira:
• 1. Zentzuzko sukaldaritzarako sarrera.
• 2. Sortze- eta berritze-prozesuak.
• 3. Abangoardiako teknikak. Oinarriak, sukaldaritzan erabiltzea eta gaiari loturiko platerak prestatzea.
• 4. Produktu berriak.
Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.
IKASKETA ALDIA: 2025ko maiatzak 26tik ekainak 27ra
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
IKASLE KOPURUA: 18
Iizen-ematea irekita dago tokiak bete arte.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua honako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:
• Ikastaroak praktikoak izango dira, funtsean: teknikak azaldu eta horiei loturiko platerak prestatzea.
• Zeharkako edukiak, ikasleak barneratu beharreko gaitasunak osatzeko: historia, sukaldaritzako kimika, nutrizioa, berrikuntza, eta abar.
• Aurretiko ezagutzak aktibatzeko lanak prestakuntza-saio bakoitzaren aurretik.
• Mintegi osagarriak eta Basque Culinary Centerreko jardueretan parte hartzea.
• Bisitak jatetxeetara edo txango gastronomikoak.
• Ikastaro-bukaerako proiektua burutzea.
Honako hauek dira irakasleak:
• Basque Culinary Centerreko irakasle adituak.
• Erreferentziako gonbidatuak.
• Hainbat ezagutza-arlotako adituak: sukaldaritzaren historia, jatetxeen kudeaketa, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, segurtasuna eta higienea, nutrizioa eta abar.
Programak 3.130 € prezioa izango du eta honela ordainduko da:
• 150 € hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
• Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.192 €, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua gordetzeko.
• Gainerako zenbatekoa, 1.788 €, programa hasi baino bi aste lehenago.
Prezioak honako hauek hartzen ditu:
• Material akademikoa.
• Jantzia.
• Prestakuntza-bisitak.
Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) Fundación Tripartitaren bidez
IZEN-EMATEA IREKITA 2023KO ABENDUTIK AURRERA
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.
Eskaera aurkeztu eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.