Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jangela eta bezeroen arreta

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Erabiltzaileek jatetxe bat aukeratzeko arrazoien artean, sukaldaritza laugarrena da, harreraren, espazioaren eta esperientziaren atzetik   (Ferrán Adriá)

 

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Zure burua jangelako profesionaltzat duzu baina lanean intuizioz jarduten duzu?


Profesionalizatzeko eta garai berrietara egokitzeko gogoz zaude, jangelaren, zerbitzuaren eta bezeroen arretaren joerak ezagutzeko eta zure jatetxeari balio erantsia emateko?

NORENTZAT

    Profesionalki garatu nahi duten jangelako profesionalak.

    Zerbitzua planifikatzeko eta zuzentzeko helburua duten jatetxeen arloko ekintzaileak eta gerenteak.

    Beharrezkoa da aldez aurreko esperientzia izatea zerbitzari edo jangelako langile gisa.

    Berritzeko eta ikasteko gogoz daudenen hautagaitzak positiboki baloratuko dira. 

Ez da aldez aurreko prestakuntza zehatzik behar.

PROGRAMA

Prestakuntza-programa lau modulu nagusitan eta ikastaro-amaierako lan batean banatuko da:

    1.JATETXE GARAIKIDEETAKO JANGELAK

    2.PRODUKTUAK JANGELATIK EZAGUTZEA

    3.ARLO DIGITALA JANGELARI DAGOKIONEZ

    4.PSIKOLOGIA, TALDEA ETA SALTZEKO TEKNIKAK

Ezagutu jangelekin lotutako teknologiaren azken joerak eta egokitu garai berrietara.

 

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

IRAUPENA: 6 ECTS. 

IKASKETA ALDIA: 2018ko apirilak 9tik ekainak 25ra 

ORDUTEGIA: 9:15etatik 13:30etara eta 14:45etatik 18:30etara

IKASLE KOPURUA: 18

MATRIKULA: izen-ematea irekita dago.

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Basque Culinary Centerrek learning by doing delakoan oinarritutako ikaskuntza-metodologiaren aldeko apustua egiten du, eta ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko.

Honako metodologia honi jarraituko zaio:

    Aurrez aurreko saioak: saio teoriko-praktikoetan landuko ditugu jangelako zerbitzuak eta zerbitzu-motak rol jokoen bidez, bezeroen aurrean platereratzeko joera berriak, talde-lanerako tresnak, erreserben kudeaketa eta sare sozialen erabilera, besteak beste. Halaber, jarduera eta ariketa praktikoekin hainbat gaitasun ikasiko ditugu, adibidez, ardo-dastatzea eta maridajea, garagardoa ateratzea, kafe perfektua sortzea, koktelak egitea, etab.

    Aurrez aurrekoa ez den lana: aurrez aurreko saioetan landuko diren ezagutzak barneratzeko, saioen aurretik, bitartean eta ondoren zenbait lan egin beharko dira. 

    Ikastaro-amaierako lana: ikasleek ikastaro amaierako memoria sortu beharko dute, ikasitako ariketa eta edukiekin.

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Honako hauek osatuko dute irakasle-taldea:

    ikastaroaren koordinatzailea eta irakasle titularra.

    Basque Culinary Centerreko jangelaren alorreko irakasleak.

    Lan-segurtasunean, elikadura-segurtasunean eta iraunkortasunean adituak diren irakasleak.

    Jatetxeen alorreko hainbat produktutan adituak diren irakasleak: enologoak, sommelierrak, bartenderak eta abar.

    Sektore profesionaleko erreferentziazko gonbidatuak: maîtreak eta sommelierrak. 

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Programak 1.600 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:

    150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

    Zenbatekoaren % 40, hau da, 580 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua gordetzeko.

    Gainerako zenbatekoa, 870 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.

 Ikastaroaren kostuaren %60 hobaria jasotzeko aukera dago Tripartita Fundazioaren bitartez 

Prezioak honako hauek hartzen ditu:

    Material akademikoa.

    Basque Culinary Centerreko Irakasle adituak.

    Gonbidatuak eta master Class saioak.

Ostatua hartzeko laguntzak

Fakultateko ikasleentzako informazio-bulegoan, ostatua eta partekatutako etxebizitzak aurkitzeko informazioa eta laguntza eskainiko zaie ikasleei.

 

HURRENGO EDIZIOAK 2019AN EMANGO DU HASIERA

 

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.

1 Aurrez izena ematea

Ikasleek, lehenik eta behin,  online izen-ematea egin behar du eta  cursos@bculinary.com posta elektronikora helarazi beharko dituzte:
    Eguneratuta dagoen Curriculum Vitaea.
    Curriculumean zehazten den prestakuntza edo esperientzia egiaztatzeko agiriak.
    Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat.
    NANaren edo pasaportearen fotokopia.
    Prestakuntza-programa egiteko motibazio-gutuna.

2 Hautagaiak aurkeztea:

Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da irekita. Gehienez 18 ikasle onartuko dira.
Eskaera aurkeztu eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.

 

Culinary House
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

BESTE ALOJAMENDU AUKERAK


Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.

Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes

EGOITZA LAIKOAK

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
fachada
estudio
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.

BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN


Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa


MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.

Deportes
Deportes
Deportes


Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
  • Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
donostia Donostia Turismok utzitako irudiak


Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.


Catalogo

JANGELA ETA BEZEROEN ARRETA IKASTAROA egitea interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Ikastaroaren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia