Basque Culinary Centerrek ekosistema bakar bat osatzen du non prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza helburu honekin bateratzen diren: gastronomia garatzea eta bultzatzea, jaten dugunari eta jaten dugun moduari buruzko ezagutza arrazoitutzat hartuta. Bere misioa pasioa, berrikuntza, bikaintasunerako orientazioa eta konpromiso soziala bezalako balioetan oinarritzen da.
2011tik Donostian dagoen erakunde aitzindariak eragin handiko hainbat ekimenen bidez garatu du 360º gastronomiari buruzko ikuspegia. Gaur egun, Basque Culinary Center hiru ardatz ditu: Zientzia Gastronomikoen Fakultatea; GOe-Gastronomy Open Ecosystem nazioarteko proiekzioa duen proiektu handi gisa finkatuta, non talentua, ezagutza eta berrikuntza uztartzen dira, etorkizun goxoa sortzen lagunduko duen elikadura zaporetsu, osasungarri eta jasangarria sustatzeko; eta EDA Drinks & Wine Campus, ardoaren eta edarien sektorea indartzea helburu duela, prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren laguntzaren bidez.