Ongi etorri Basque Culinary Center-en udako lantegietara
Gustoko al duzu sukaldean aritzea? 15 eta 18 urte bitartean dituzu? Zatoz eta ezagutu gastronomiaren munduko sekretuak: arrantza-ontzi batean itsasoratu, gazta bat prestatu... dibertitu zaitez sukaldean!
Programa
Uztailaren 5a, astelehena
Irakasle taldea eta partaideak aurkeztu.
Villa Yeyetteko instalazioak, ikasgelak eta sukaldeak bisitatu.
A Fuego Negrora joango gara, eta pintxoak prestatuko ditugu.
Gastronomiazko Euskal Anaiartera igoko dugu, eta, han, erositakoa prestatzeaz gain, jaki tradizionalak ezagutuko ditugu.
Gastronomiazko Euskal Anaiartean prestatutakoa jango dugu.
Uztailaren 7a, asteazkena
Hasteko, Akelarrera joango gara, Pedro Subijanarekin egotera. Abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko ikastaro praktikoa jaso eta jatetxea bisitatuko dugu.
Villa Yeyettera itzulitakoan, arroz motak eta horien erabilerak ezagutuko ditugu. Aukeratutako arrozak kuzinatu ostean, jardunaldiari akabera emateko, prestatutakoa jango dugu, guztion artean.
Uztailaren 8a, osteguna
Tolosara egingo dugu txangoa, Gorrotxategi maisu gozogilea ezagutzeko. Museoa bisitatu, lantegian sartu eta gozoki eta txokolateak egingo ditugu.
Uztailaren 9a, ostirala
Nazioarteko sukaldaritza ezagutzen emango dugu eguna, Villa Yeyetten.
Sukaldari baten gidaritzapean urruneko sukaldaritza exotikoan murgilduz, hainbat jaki prestatuko ditugu: sushia, cous-cousa, tako mexikarrak, burruntzi-pintxoak…
Prestatutako jaki guztiak dastatuko ditugu.
Uztailaren 12a, astelehena
Esnekiak ezagutzeko txangoa egingo dugu. Artzeniega baserrian, bi gazta mota landuko ditugu.
Hainbat gazta eta ogi mota eta azkenburuko bereziak dastatuko ditugu.
Uztailaren 13a, asteartea
Sukaldari handi bat pastari buruz mintzatuko zaigu, eta etxean nola prestatu azalduko digu. Sukaldaritza italiarrari buruzko sekretu guztiak, jakirik ezagunenak, trikimailuak… ezagutuko ditugu.
Amaitzeko, etxeko pizza bereziak prestatuko ditugu, etxera bazkari ederra eramateko.
Uztailaren 14a, asteazkena
Benetako aditu baten eskutik, haragiaren mundua ezagutuko dugu. Enpresa espezialista bat bisitatuko dugu.
Villa Yeyetteko sukaldean, David de Jorgek kuzinatzen irakatsiko digu. Mahai informal baten inguruan, goizean ikasitakoa jango dugu denok, Davidekin batera.
Uztailaren 15a, osteguna
Arzak jatetxera joango gara, Juan Marik bere ikerketa-laborategia erakuts diezagun.
Gero, Villa Yeyetten, azkenburukoak egingo ditugu. Martxelek tartak eta bizkotxoak egiten irakatsiko digu.
Uztailaren 16a, ostirala
Astea biribiltzeko, Lekeitiora egingo dugu irteera. Arrantzaleen mundua eta itsasontzi bat ezagutuko ditugu. Gazitzeko lantegi batera joango gara, gero, eta geure antxoa-kontserbak prestatuko ditugu.
Ekitaldia eta BCulinary Udan lantegia amaitzeko eta elkarrekin igaroko dugun azken eguna ospatzeko, bazkari ederra egingo dugu elkarte batean.

Materialak, amantalak, dokumentazio-karpetak… banatu.
BCulinary Udan lantegiaren webgunea, Facebook orrialdea, informatika-tresnei buruzko azalpena.
Goiz erdian, kuzinatzen eta Roberto Ruizen eskutik barazkiak ezagutzen hasiko gara. Gero, prestatutako jakiak dastatuko ditugu.
Uztailaren 6a, asteartea
Egunari ekiteko, Bretxa merkatura joango gara, erosketak egitera.