Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ikasturte Berria Gastronomiazale Porrokatuentzat

26 Abuztua 2024

Sukaldaritza asko gustatzen zaienentzat, produkturik onenak aukeratuz edo ospakizun berezi baterako errezeta aproposa bilatuz gozatzen dutenentzat, edo sukaldaritza teknikak egunerokotasunean aplikatzeko menperatu nahiko lituzketenentzat, Basque Culinary Centerrek Sukaldaritza Aurreratuko Ikastaro berri bat jarri du eskura, BCC Culinary Club gastronomiazaleentzako gunearen bidez. Sukaldaritza eta kultura gastronomikoa gero eta gehiago dira herritarren zaletasun handienetako bat. Horregatik, Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateak, metodologia berritzaile baten bidez, ingurune paregabe batean kozinatzen ikasteko aukera eskaintzen du, ezagutza berriak eskuratzearen eta ikuspegi globaletik sukaldaritza profesionaleko teknikak hobetzearen bidez.

Zabalik dago 2025eko urtarrilaren 10ean hasiko den ikastaro berri honetan izena emateko epea, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik sukaldaritzako ezagutzak izatea ikastaroa egiteko. Nahikoa da sukaldaritza gogoko izatea. Ikastaroak 16 plaza eskainiko ditu gehienez, eta hiru hilabete iraungo du. Zazpi saio presentzial izango ditu (ostiraletan, 17:30 - 21:00, eta larunbatetan, 9:00 - 13:30), eta onlineko sei eskola, ordu eta erdikoak (asteazkenetan, 18:30 - 20:00). Parte-hartzaile guztiek errezeta tradizionalak eta une berezietarako errezetak egiten ikasiko dute; izan ere, besteak beste, janari-edarien uztartzeari buruzko ezagutzak, elikagaien kontserbazioari edo nutrizio-onurei buruzko aparteko trebakuntza-pilulak eta garaian garaiko produktuen garrantziari buruzko saioak jasoko dituzte, eta, gainera, platerak modu sortzailean aurkezten edo dekoratzen ere ikasiko dute. Zalantzarik gabe, gastronomiako azken joerak ezagutuko dituzte, “learning by doing” (eginez ikasi) metodologia erabiliko duten profesionalen aholkuei esker.

Jarduera-programa zabala

Ikastaro hau Basque Culinary Centerrek gazte nahiz helduentzat eskaintzen dituen gainerako jarduerei gehituko zaie. Adibidez, 2024ko udazkenerako, ikastaroak, tailerrak eta mintegiak antolatu dira adin guztietako parte-hartzaileek janaria prestatzen goza dezaten Gastronomia Zientzien Fakultateko instalazioetan. Besteak beste, arrozak prestatzen, parrilla erabiltzen, eta pintxoak, amonaren errezetak eta nazioarteko sukaldaritzako platerak paratzen ikasiko dute, eta Euskal Herriko plateren benetako zaporea ezagutzeko abagunea ere izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA KONTSULTAK

club@bculinary.com

WhatsApp: +34 688 607 144

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, kontsultatu web-orria.

 

Desarrollado por: GureMedia