Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldaritza Arloan Bioteknologiako Ikerlaria

02 Abuztua 2024

Deskribapena

Gastronomiaren eta haren balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde bateko kide izan nahi duzu? Zientzia eta sukaldaritzaren arteko interakzioa interesatzen zaizu? Orduan, proiektu hau ezin hobea da zuretzat! 

Mikrobiologiako laborategia garatzeaz eta mikrobiologiaren eta gastronomiaren arloko berrikuntza- eta ikerketa-lanak eta -proiektuak gauzatzeaz arduratuko zara, eta zure zeregin nagusia honako hau izango da: 

  • Sukaldaritzaren eremuan mikroorganismoen erabilerari lotutako ezagutza-ildoa garatzea. 
  • Balio handiko harreman instituzionalak identifikatzea eta sustatzea (enpresekin eta beste ikerketa-zentro batzuekin) mikrobiologiaren eta sukaldaritzaren esparruan. 
  • Osagaiak diseinatzen eta garatzen laguntzea sukaldaritzako berrikuntzaren arloarekin. 
  • Laborategiaren gaitasun teknologikoak handitzea: mikrobiologiako laborategiaren materialak eta beharrak kudeatzea. 

Zure egunerokoa honako hau izango da: 

  • Sukaldaritza eta bioteknologia arloen proiektuak diseinatzea eta planteatzea. 
  • Proiektuen koordinazioa eta kudeaketa, dokumentazioa, taldearekiko elkarreragina eta bezeroarekiko harremana. 
  • Bezeroekiko interakzioa, proposamenak, emaitzak eta abar aurkezteko. 
  • BCC-n aldi berean garatzen dituzten diziplina anitzeko proiektuetan laguntzea. 
  • Osagai berrien ideietan eta produktu-garapenetan parte hartzea. 
  • Bezero potentzialak identifikatzea eta erakartzea.

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara honako ezaugarri hauekin? 

  • Gastronomia Zientzietako, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Doktoretza duzu.  
  • 3-5 urte bitarteko esperientzia duzu mikrobiologiaren arloko proiektuak kudeatzen. 
  • Analisi mikrobiologikoko teknika tradizional eta biologia molekularreko teknika nagusiei buruzko ezagutzak dituzu. 
  • Laborategiko teknika aurreratuak ezagutzen dituzu. 
  • Pertsonen arteko komunikazioan dituzun trebetasunengatik nabarmentzen zara, bai eta lidergo eta autogestio gaitasunagatik ere. 
  • Ingeles maila altua duzu (C1). 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Esperientzia duzu berrikuntza ekosistemetan lan egiten.  
  • Sukaldaritzari aplikatutako ezagutza zientifiko-teknikoak dituzu. 
  • Euskaraz hitz egiteko gaitasun handia duzu (C1). 
  • Diziplina anitzeko taldeekin lan egin duzu ingurune dinamiko eta aldakorretan. 
  • Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala % 33koa edo handiagoa duzu. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, gastronomiarekiko grina handiarekin. 
  •  Kontratu mugagabea lanaldi osoan. 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

Gure taldearekin bat egiten duzula sentitzen duzu? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza guri helarazteko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia