Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Laborategiko Teknikaria

17 Urria 2024

Deskribapena

Gastronomian espezializatutako zentro teknologiko bateko laborategi-arloan lan egitea gustatuko litzaizuke? Jarraitu  irakurtzen zer eskain diezazukegun jakiteko! 

Zure zeregin nagusia BCC Innovation Zentro Teknologikoaren ikerketa- eta berrikuntza-prozesuak aurrera jarraitzeko behar diren laginak, entseguak, analisiak eta probak prestatzea izango da, emaitza zehatzak eta fidagarriak bermatzeko. 

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • Produktu eta formulazio berriak garatzea eta fisiko-kimikoki eta mikrobiologikoki ezaugarritzea. 
  • Gastronomiaren sektoreari lotutako garapen teknologiko berriak aztertzea, elikagaien adierazle fisiko-kimiko eta instrumentalen bidez. 
  • Lehengaiak eta azpiproduktuak (nekazaritzako elikagaiak eta HORECA kanalekoak) ebaluatzea, balio gastronomiko handiko produktuetan osagai gisa gehitzeko. 
  • Behar espezifikoak dituzten pertsonentzat egokitutako elikagaiak ebaluatzea. 
  • Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko prozesuak monitorizatzea. 
  • Elikagai-enpresei  produktuak garatzen edo birformulatzen laguntzea.  

Horretarako, honako hauek izango dira zure  zeregin nagusiak:  

  • Laginak aztertzea saiakuntza fisiko-kimiko, instrumental eta mikrobiologikoen bidez. 
  • Laneko protokolo normalizatuak (LPN) aplikatzea.  
  • Laborategiko saiakuntzen emaitzak kudeatzea eta erregistratzea, trazabilitateari eutsita. 
  • Metodo analitikoak prestatzea.  
  • Inbentarioa kudeatzea: fitxa teknikoak eta lan-jarraibideak egitea, eta mantentze-planak jarraitzea. 
  • Laborategiaren antolaketa eta garbitasuna mantentzea. 
  • Laborategiko materialaren eta erreaktiboen erosketak kudeatzea. 
  • Proiektuen txostenak egiten parte hartzea. 
  • Arloko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzea. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Goi Mailako Gradua duzu laborategietako lanarekin zerikusia duten arloetan (Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia, Kimika Industriala, Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea, Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa edo antzeko titulazioak). 
  • Aurretiko esperientzia profesionala duzu saiakuntza fisiko-kimikoak eta instrumentalak eta/edo mikrobiologikoak egiten. 
  • Kalitate-arauak, laborategiko jardunbide egokiak (BPL) eta segurtasun- eta higiene-arauak ezagutzen dituzu. 
  • Taldean lan egitea gustatzen zaizu. 
  • Jarrera proaktiboa eta prozesuak ikasteko eta hobetzeko jarrera duzu.  
  • Ingeleseko B2 maila duzu. 

 Gure arreta piztuko duzu... 

  • Gaiarekin lotutako prestakuntza osagarria duzu. 
  • Teknika mikrobiologikoekin eta biologia molekularrarekin lan egiten esperientzia duzu. 
  • teknika kromatografikoekin (HPLC) eta espektrofotometrikoekin lan egiten esperientzia duzu 
  • Gastro- eta elikadura-mundua gustuko duzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 

Mugagabeko laneratzea lanaldi osoan. 

Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizuna. 

Lan-giro ona edukitzeari garrantzia ematen diogu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

Nola eman izena lan-eskaintzan? 

Gure proiektua interesgarria iruditzen zaizu? Helaraz iezaguzu zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia