Ongi etorri Basque Culinary Center-en udako lantegietara
Gustoko al duzu sukaldean aritzea? 15 eta 18 urte bitartean dituzu? Zatoz eta ezagutu gastronomiaren munduko sekretuak: arrantza-ontzi batean itsasoratu, gazta bat prestatu... dibertitu zaitez sukaldean!
Martxan!!
Gaur eman diogu hasiera BCulinary Udan tailerrari.
24 gazte, sukaldean sartzen eta produktuak ezagutzen hasi dira.
Lehenengo ikasgaia, labanen erabilera.
Denak mantala jantzita, entsaladak eta potxen bi kazola prestatu dituzte, Roberto Ruiz del Fontonek zuzenduta.
Komentatutako bazkari batekin bukatu dugu, mota desberdinetako entsaladak, potxak, jildak eta pipermin frijituak.
Bihar, jardunaldi desberdin bati emango diogu hasiera, erosketekin eta La Bretxa merkatura bisitarekin.